Fundación MAPFRE eta PantallasAmigasek telefono mugikorren erabilera tratu txarrik gabe bultzatzen dute udan. Sentsibilizazio kanpaina «Sakelako telefonoaren erabilera murrizteko Hamar trikimailu»ren inguruan eraiki da, eta horietako bakoitza formatu grafikoan eta ikus-entzunezkoan garatu da.
Telefono mugikorraren erabilera murrizteko 10 truko
10etik 1. Aztertu zenbat eta nola erabiltzen duzun mugikorra eta pentsatu zer galtzen duzun horren ondorioz.
Informazioa izateak konturatzen eta erabaki egokiak hartzen laguntzen du.
10etik 2. Desaktibatu mugikorra afaldu aurretik, eta gosaldu arte ez aktibatu.
Gauez deskonektatzea beharrezkoa da, lasaitzeko eta atsedena behar bezala hartzeko.
10etik 3. Kendu jakinarazpenen soinu eta bibrazioak.
Etengabe zure arreta eskatzen duten soinu eta bibrazioak kenduta, hobeto mantenduko duzu kontrola.
10etik 4. Kendu pantaila nagusitik jarduerak egiteke dauzkazula esaten dizuten app-ak.
Zerbait egiteke dagoen begiratu behar izateak noiz egin pentsatzera eramango zaitu.
10etik 5. Hartu parte gutxiago istanteko mezularitzako taldeetan.
Kolektibo batzuetatik presentzia murriztuz gero, denbora gehiago irabaziko duzu.
10etik 6. Zuk zeuk zehaztu zure komunikazio-erritmoak, eta partekatu.
Kontaktuei zure erabakien berri emateak gaizki-ulertuak egotea saihesten du eta deskonektatzen laguntzen du.
10etik 7. Otorduetan, jarri mugikorra hegazkin moduan.
Une batzuetan erabilgarri ez egotea aukera bat eta premia bat da.
10etik 8. Pentsatu zein unetan ez duzun mugikorra behar, eta utzi telefonoa zure irismenetik kanpo.
Gailurako sarbidea zailtzen baduzu, ahalegin kontzientea egin beharko duzu hori erabiltzeko.
10etik 9. Pentsatu zure begietan, zure zerbikaletan, zure bizkarrean… eta emaiezu atsedena.
Mugikorra gutxiago erabiltzen duzunean, hobetu egiten da zure ongizate fisikoa.
10etik 10. Deitu gehiagotan, gelditu lagunekin gehiagotan… Egin zure bizitza pantailatik kanpo.
Zuzeneko harremana lantzeak bere bertuteak baloratzeko eta gozatzeko aukera ematen du.
Bideoak telefono mugikorraren erabilera murrizteko 10 truko
- 10etik 1. Aztertu zenbat eta nola erabiltzen duzun mugikorra eta pentsatu zer galtzen duzun horren ondorioz. [bideo]
- 10etik 2. Desaktibatu mugikorra afaldu aurretik, eta gosaldu arte ez aktibatu. [bideo]
- 10etik 3. Kendu jakinarazpenen soinu eta bibrazioak. [bideo]
- 10etik 4. Kendu pantaila nagusitik jarduerak egiteke dauzkazula esaten dizuten app-ak. [bideo]
- 10etik 5. Hartu parte gutxiago istanteko mezularitzako taldeetan. [bideo]
- 10etik 6. Zuk zeuk zehaztu zure komunikazio-erritmoak, eta partekatu. [bideo]
- 10etik 7. Otorduetan, jarri mugikorra hegazkin moduan. [bideo]
- 10etik 8. Pentsatu zein unetan ez duzun mugikorra behar, eta utzi telefonoa zure irismenetik kanpo. [bideo]
- 10etik 9. Pentsatu zure begietan, zure zerbikaletan, zure bizkarrean… eta emaiezu atsedena. [bideo]
- 10etik 10. Deitu gehiagotan, gelditu lagunekin gehiagotan… Egin zure bizitza pantailatik kanpo. [bideo]